person-photo

Igor Arostegui

Tolosako Musika Eskolan ekin zien perkusio ikasketei eta Errenteria Musikaleko maila profesionaleko ikasketekin jarraitu zuen.

2009 eta 2013 artean bere goi-mailako ikasketak Musikenen (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia) burutu zituen. Ondotik, Madrilgo OKHO akademian hobekuntza eskolak jaso zituen.

Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) kide izan da, baita Espainiako Gazte Orkestrakoa (JONDE) eta Gustav Mahler Jugendorchester-ekoa ere.

Era berean, hainbat orkestraren ohiko kolaboratzaile izan da: Bilboko Orkestra Sinfonikoarena (BOS), Nafarroako Orkestra Sinfonikoarena, Galiziako Orkestra Sinfonikoarena, RTVEren Orkestrarena, baita Koloniako WDR Oresktra Sinfonikoarena ere.

Hezkuntzari dagokionez, Irungo Kontserbatorio Profesionaleko irakasle izan zen 3 urtetan zehar.

Orkestra errepertorioko Master Class-ak ere eman ditu Nafarroako Goi-Mailako Musika Zentroan, eta EGO nahiz EIOri irakasle gisa lagundu die.

Gaur egun, perkusio eta tinbal bakarlariaren laguntza da Euskadiko Orkestra Sinfonikoan (EOS), eta ganbera musikarekin ere harreman estua du (Ikko Percussion Group, Suakai…).