person-photo

Lander Etxebarria

Lander Etxebarriak biolin eta biola ikasketak Bilbon burutu zituen, bere jaioterrian, eta ondoren Londres, Utrecht eta Amsterdamera aldatu zen. Amsterdamen kalifikazio altuenekin graduatu zen, Keiko Wataya eta Nobuko Imai-ren eskutik.

“Cuarteto Quiroga” taldearen kide sortzaile bezala eta Madrilgo Reina Sofía eskolan Rainer Schmidt eta Walter Levin-ekin trebatu ondoren, Geneva eta Bordeleko lehiaketetakoen mailako sariak jasotzen hasi zen. Bigarren Saria eta Nazioarteko Kritikaren Lehen Saria eskuratu zituen lehiaketotan.

Beranduago “Ojo Crítico” saria eskuratu zuen musika klasikoko kategorian, Radio Nacional de Españaren eskutik.

JONDEko eta Mahler Youth Orchestrako kide titular izan da, eta 2008tik Londresko Orkestra Sinfonikoko kidea da. Aipatu orkestrarekin munduko aretorik garrantzitsuenetan jo du, Valery Gergiev, Simon Rattle, Colin Davis eta John Eliot Gardiner-en mailako zuzendariekin.

Maiz gonbidatu dute biola sekzioaren lider gisa kolaboratzeko Londresko Royal Philharmonic, Scottish Chamber Orchestra, Bournemouth eta Bartzelonako, Kanaria Handiko eta Euskadiko Orkestrek, baita Espainiako Orkestra Nazionalak ere.

2019tik biola bakarlaria da Bilboko Orkestra Sinfonikoan (BOS), egun bizi den hirian.

Ganberako Musikarekin harremana du, eta hainbat ganbera taldetan aritzen da nazioarteko jaialdi eta zikloetan. Orkestra Pedagogiarekiko ere interes handia du, eta irakasle gisa lagundu izan ditu JONDE eta JONC bezalako Gazte Orkestrak.