Helburu nagusiak

Herrialdeko gazteen prestakuntza osoari ekarpena egitea, jardun profesionalari ekin baino lehen.

Ikuspegi oso batetik balio artistiko eta musikalen garapenerako egitura sendoa garatzea, musikari gazteen giza garapena kontuan hartuta, mundu profesionalera sartzeko baliozko plataforma izan dadin, bereziki, errealitate orkestral profesionalera.

Prestakuntza profesionalerako bidea ematea, haien ezagutza zabalduz eta hobetuz, errepertorioa eta orkestra nahiz ganbera literatura ikasiz eta praktikatuz, urtero ospatuko diren topaketen bidez.

Gure herrialdeko gazteen artean balio musikalak sustatu eta bultzatzea.

Gure herrialdeko biztanleen artean musika zabaldu eta sustatzea, sektoreko beste eragileekin batera eta elkarlanean.

Gure kultura herrialdean nahiz nazioartean zabaltzea.

Helburu espezifikoak

Gure gazteen ezagutza musikala zabaldu eta hobetzea, errepertorio sinfonikoa eta ganberako errepertorioa ikasi eta praktikatzearen bidez, aitortutako prestigioa duten irakasleekin, funtsean praktika orkestralari dagokionez, baita musika zuzendaritzari dagokionez ere.

Lan denboraldi eta topaketa bakoitzerako aurreikusitako programak prestatzea, banaka, taldean, atalka eta multzoka, eta landuko diren obrekin lotutako analisi eta informazio saioak gauzatzea.

Plataforma eskaintzea, instrumentista gazteez gain, gazte bakarlariei, orkestra zuzendari gazteei eta herrialdeko konpositore eta sortzaileei.

Topaketa bakoitzean egindako lanari amaiera emateko, lan hori bera hainbat kontzertutan aurkeztea.